Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Azken arrain-festaren kronika


Eta Gaztelupe festaz jantzi zitzaigun.

data2016-01-17data  Berandu samar nabilen arren, honekin batera duzue, azkenean, Arrainentzako Himnoen azkena izan zen Soraluzekoaren kronika berezia. Mila esker Gorka Belasko irudiengatik, mila esker Xarra, Ubane, Martin eta Gaizka horrelako festa ederra antolatzeko aukera emateagatik, mila esker Iban, Leire, Jokin, Txisto... gerturatzeagatik. Mila esker, Hernaniko lagunei larunbat gaua horretan xahutzeagatik, mila esker Aliri, Arantxari (makuluek ez dute zertan festa on bat oztopatu behar), azkenik mila esker, gerturatu zineten guztiei. Gau ederra izan zen.



Honekin lotuta bi berri ditugu, bat ona eta bestea txarra, zein nahi duzue lehenago?... Galdera topikoari erantzun topikoa, lehenik eta behin ona: hemen dituzue festako argazki gehiago. Orain, berriz, berri txarra, hainbat kontu tekniko medio ezin izango dugu grabatutakoa argitaratu.

Ez hasi gaizki pentsatzen, kontua ez da ajearen ondorengo ikuspegi kritikoaren emaitza. Egia da oso ongi pasa genuela baina teknikoki ez zela gure emanaldirik onena izan. Bada, kontua askoz ere larriagoa izan da eta grabatutakoa ordenagailura bolkatzerakoan hainbat gauza "desagertu" egin dira... teknologia digital miresgarria. Beraz, ezingo dugu hitza bete, eta bertan egon ginenon begi eta belarrietan baino ez da geratuko bertakoa.



Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons