Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Gezurrak ez du garaituko (ohar publikoa)


data2013-09-27data  Katxonderstango errepublikako bozeramaile den Martin Kittok, atzo egindako elkarrizketan (nolabait deitzeko) zabaldutako gezur, gehiegikeri, faltsukeri eta irainak kontuan hartuta zera adierazi nahi dut:

1. Martin Kittoren txokoko Kazetariek (gazetileroek esan beharko genuke), ez zutela gure prentsa bulegoek aurrez itzartutakoa errespetatu, eta zirkoa baino ez zela bihurtu, elkarrizketa izan behar zuena.

2. Segada hartan erorita, behin baino gehiagotan, aldez aurretik itzartutako gidoira itzultzeko eskaera luzatu niela bertan ziren kazetariei, haiek entzungor egin, eta bere jardun isekariari eutsi ziotelarik, gero eta krudelago, gero eta gordinago.

3. Egoera horretan (atea kanpotik itxi zidaten ihes egin ez nezan), eta kazetarien presio eta mehatxupean, haien joko makabroan aritzea baino beste erremediorik ez nuela izan, egia babesteko inongo esperantzarik gabe, eta nire buruaren aurka doazen baieztapenak egitera behartuta.

4. Hori dela eta "txarada" horretan botatako guztiak gezurtatu nahi ditut publikoki, batez ere, nire ahotan jarritako hainbat hitz.

5. Ez dut Maite "eztakitzer" andereƱoa ezagutzen eta ez dut harekin inongo jardun sentimental/ sexualik burutu.

6. Ez dut helikopterorik.

7. Ez dut legeak babestutako inongo ugaztunik (astorik) garraiorako erabiltzen.

8. Ez naiz zakurtzaindiako kide eta ez dut zakurren hizkuntza hitz egiten. Sekula ez dut parte hartu hura ikasteko inongo barnetegitan.

Guzti hau publiko egin ondoren, Martin Kittokoek informazio erratu eta guztiz kaltegarri hori zabaltzen jarraitzen badute, jakin dezatela nire abokatuak lanean ari direla dagozkion neurriak hartu, eta ondorio latzak jasan beharko dituztela, bere jarrera kriminalari eusten badiote.



Iruzkin 1 dago

Xolomillo

2013-09-30 | Testu hau ez du Andoni Tolosak idatzi. Ezinezkoa da euskara irakasle batek behin baino gehiagotan HITZARTU hitza hatxerik gabe idaztea. Baten bat dabil Morauren ordez blogean idazten...

Zure iruzkina egin







• Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

• Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

• Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons