Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Sare sozialen bentajak


data2014-01-12data  Ustez, 14 kanta egin ondoren itxia neukan Arrainentzako Himnoak honetan kantu berriak gehitzeko iturria. Baina ez, @martin_kitto-ren probokazio eta Espainiako barne ministerioaren ustezko txio banak beste kanta batekin hastera bultzatu (behartu ) naute, hauexek dira hitzak, musika geroago...

SARE SOZIALEN BENTAJAK

Twitterren esan dute atxilotuko nautela
hemendik ordu erdira nire bila datozela
txio, txio, txio ta txio
txio ta txio, txio ta pum
atea zabalik dagoela txiokatu diet
ea oraingo honetan jotzen duten tinbrea
txio, txio, txio ta txio
txio ta txio, txio ta pum
galdetu diet ea zenbat etorriko diren bisitan
ea zenbatentzat prestatu behar dudan kafea
txio, txio, txio ta txio
txio ta txio, txio ta pum
ez nukeela nahi halako lanak hartu eta gero
baten bat kuartelera gosez itzultzea
txio, txio, txio ta txio
txio ta txio, txio ta pum
gogoratu diet ez dutela etorri beharrik
egun teknologia izugarri aurreratu dela
txio, txio, txio ta txio
txio ta txio, txio ta pum
operatibo hauen gastu eta burukominak aurrezteko
twiterren bidez erantzun ditzakedala haien galderak
txio, txio, txio ta txio
txio ta txio, txio ta pum
sare sozialek badituzte egun izugarrizko bentajak



Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons