Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Arma Txio Pum (behin-behinekoa)


www.reasonwhy.es

data2014-01-20data  Ez larritu, ez beldurtu, ez pentsatu zuen pazientzia xahutu nahi dudanik, are gehiago xahutu nahi dudanik esan nahi nuen. Hitz ematen dizuet hau azken kanta dela: Arma Txio Pum. Ez naiz berriro halako probokazioetan eroriko, ez diot beste inori kasu egingo, beraz, ez da beste kanta berririk izango Arrainentzako Himnoak honetan (oraindik Agur Esan Nahi Ez kantaren behin-behinekoa falta da).

Eta ez badut hitza betetzen ez dakit, Gure Lekukotasunaren bertsioa egingo dut Amaia Montero eta Mikel Erentxunekin, edo hori gutxi iruditzen bazaizue, bada, bibotea utziko dut Silvioren modura, eta mendekurik ankerrena aukeratzen baduzue kantu klaseak hartuko ditut opera kantari frakasatu batekin, urte betean.

Imaginatzen duzuenez, oraingo honetan ez dut hitza berriro jango, eta, hala eta guztiz ere, arriskuren bat sumatzen baduzue ea bururatzen zaizuen beste ideiaren bat kanta berriren baten tentazioak ekiditeko.



Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons