Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Bukatu zaizkigu disko fisikoak


data2015-09-17data  Batzuk kantuak entzun eta gustatu zaizkielakeko, beste batzuk kasualiatearengatik, beste batzuk une horretan patrikan sos apur bat zutelako, baten bat lagunekin gaizki ez geratzeko, besteren bat majo saiatu ondoren, batzuk politikoki zuzenak garelako, beste batzuk ez garelako oso politikoki zuzenak, baten bat lepotik hartu dugulako... Hamaika arrazoi irudika ditzaket disko bat erosteko, ziur naiz, hala ere, konbentzimendu apur batekin erosi dutela gehienek gurea. Maite duzun zerbaitek eskatzen duen premeditazioz.

Alez ale saldu dugu, baratze txikia duen nekazariak bere barazki ekologikoak nola, halaxe; eskuz esku, aurrez aurre. Aukera izan denean, hitz aspertu txikiak eduki ditugu, horretarako prestutasuna erakutsi digutenekin, eta presarik gabe aritu gara, lasai, gureak ez ziren beste inoren diruak jokoan ez daudela jakiteak ematen dizun lasaitasunarekin. Azkenean, geu ginen, erabat, produktuaren jabeak. Diskoa mimatu dugun bezala, diskoa posible egin duten guztiak mimatzen saiatu garen bezala, saiatu gara balizko eroslea mimatzen, eta uste dut nabaritu dela, nahiz eta haiei, erosleei galdetu beharko zaien. Benetan, saiatu gara.

Beno, bada, bukatu zaizkigu, esku artean genituen disko guztiak saldu (eta asko oparitu) ditugu. Horregatik, zorionekoak gara BeƱardo eta biok, horregatik eta diskoak saltzearen artea berdeskubritu dugulako. Benetan, mila esker guztioi. Ah, nabardura txiki bat: zenbat milaka disko saldu ditugun... bostehun. Bostehun mila? Ez ez, bostehun!

Entzun eta jaitsi

Emanaldiak

Arraina

Jaitsi osoa (mp3)

arraina2

Jaitsi osoa (wawe)

arraina3




Zure iruzkina egin







• Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

• Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

• Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons